XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Alako gertaera oroitzeaz, nere buruak gaur onela galderatzen du?.

Granja-Blancako Lagundien esne saltzaleak, zergatik ez zituzten eramaten esne-ikusmira egiteko?.

Esne-erdi egosia ta aula saldu izan arren, Lagundiko Jauntxoen morroyak banazten zuten esne pasteurizatua izan oi zala obeena, ori nai zuen sinistuerazi erriari.

Bañan, esnea ongi ezagutzen zekienak ez erosi esne aula.

Esne ikerlari Jaunak sortu izan zuen bestelako makurbide.

Bañan, esnero zindoentzat, leenagoko oitura baño milla bider obeagoa.

Ikerlariak esne-ikusmira kalezkale asi izan zuan, al zuten bezela ezkutaturik eizarien gisan, ta ayen Eiza esneroak giñan.

Lan berri ori sortu, 1913`go urtean udaberri inguratzeko garayan.

Esnero bat arrapatzen baldin bazuten, esne itzulaztuz edo udaz kutsatua, erri-zandariak esneroa or daramate amabost pexo ordaindu bear ziran tokira.

TANBEROEN TXANDA Ikerlari Jaunak, esneroakin ezin aseturik, or dijoaz tanberoen zabarkeriak antolatzeko bearrean.

Egia esan dezagun: Tanbero ajola gabeak, garbiketako neurrien bearra eduki oi zuen.

Bañan, arreta onena eduki arren, txit zalla-izaten zan, esne-garbi bidaltzeko, eskorta loiztua egoten zan egun ebitsu edo euritsuetan.

Ez, denbora txarra zegoanetan bakarrik, baizik, egun onetan ere bai; aize-bolada aundiak aizematzen zuen egunetan, aizeak zekarren autsaz zikintzen zan bada, estalki gabeko beitegian.